Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar / 2008-05-13 / 10:45
Aralarrek AHT eraikitzen ari den enpresaren kontrako atentatua txarretsi du
Aralarrek gogor gaitzetsi du ‘Euskal Y’ eraikitzen ari den Amenabar enpresako lan-tresneriaren aurka ETAk Hernanin egindako atentatua. Aralarrek argi adierazi nahi du AHT proiektuaren inguruko bere oposizioa, baina oposizio hori ezin da inoiz plazaratu atentatuen eta ekintza armatuen bidetik.
AHTren kontrako borrokak soziala behar du izan, gizarte mugimenduen bitartez egindakoa. Aralarrek parte-hartzen du AHTren kontrako borrokan gizarte mugimenduen bitartez egiten denean eta bide baketsuak erabiltzen direnean.


RSS Feed-a








