Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira

Aralar - Bizkaia / 2008-05-12 / 21:55

Aralarrek zaborren inguruan Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek egin duten kudeaketa txarra salatu du

Iosu Murgiak, Aralarrek Bizkiako Batzar Nagusietako eledunak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiari gogorarazi dio arazoak sortzen ari den bakarra Foru Aldundia bera dela, hondakinen kudeaketari dagokionean Batzar Nagusiei informaziorik eman gabe akordioak sinatu baititu.

Iosu Murgiak manipulaziotzat jo du akordio hori onartzen ez duena insolidario bezala agertzeko Jose Luis Bilbaok egin duen saiakera. Aralarrek lurraldeen arteko elkartasunaren alde egiten duela gogorarazi du Murgiak, baina guztien arteko elkarrizketan oinarritutako elkartasunean, bereziki kaltetutako lurraldeen artean. “Agintarien arteko elkartasuna, gizartea alde batera utzita, ez da elkartasuna arazoa gainetik kentzeko alderdien arteko akordioa baizik”, azpimarratu du batzarkideak.