Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira

Aralar / 2008-05-09 / 17:32

Aralarrek exijitu dio ETAri borroka armatuaren garapena eteteko, horrela Euskal Herriaren alde egingo duelako

Aralarrek ETAren agiri berria txarretsi egiten du, eta honako hauek eskatzen dizkio:

  • Aralarrek herriaren erabaki argiari men egin diezaiola eskatzen dio; hau da, baldintzarik gabeko eta bermerik gabeko etena egin dezala bere borroka armatuaren garapenean.
  • Aralarren ustez, soilik horrela emango dio aukera bakeari, eta soilik horrela jokatuko du Euskal Herriaren alde eta preso eta kaltetu guztien eskubideen alde.
  • Aralarrek bakearen alde apustu egiten du, eta giza eskubide guztien defentsa egiten du eta aldarrikatzen ditu eskubide politikoak eta zibilak, hori bakarrik delako eskubide politikoen eta zibilen defentsarako zilegitasun bidea.