Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar / 2008-05-09 / 14:29
Aralarrek EAJko Arrasateko zinegotziaren aurkako erasoa txarretsi du
Aralar alderdi politikoak arbuiatu egin du gaur goizaldean Arrasateko EAJko zinegotzi Jose Luis Apraizen aurka egindako erasoa, haren autoa erretzen ahalegindu baitira.
Era berean, Portugaleteko Batzokiaren aurka izandako erasoa salatu du. Aralarrek elkartasuna adierazi die erasoak jasandako pertsonei, eta beste behin azpimarratu nahi du Arrasateko eta Portugaleteko erasoen modukoak erabat lekuz eta garaiz kanpo daudela. Era berean, gatazkaren konponbideari inolako ekarpenik ez diotela egiten azpimarratu du, besteak beste, elkarbizitzan eragin okerra dutelako. Horrez gain, kaltegarri baino ez dira bilakatzen Euskal Herriko gizarteak behin eta berriro eskatzen duen bakera bidean.


RSS Feed-a










