Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Legebiltzarra / 2008-05-09 / 12:50
Aralarrek berri ontzat jo du Legebiltzarrak prozedura kriminaleko legea aldatzeko ordezkaritza aukeratu izana
Inkomunikazioarekin amaitzeko prozedura kriminaleko legea aldatzeko eskaria Espainiako kongresuan nork aurkeztuko duen erabaki du gaur Legebiltzarrak. Zentzu horretan, Aralarrek notizia ona dela adierazi du behingoz hirukotea aukeratu duelako Legebiltzarrak. Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarro, EAJren legebiltzarkide Elixabete Piņol eta Eusko Alkartasunatik Rafa Larreina izango dira Espainiako Gorteetara joango den hirukotea.
Aintzane Ezenarrok adierazi duenez, bultzatzaile gisa pozgarria da ekimena han defendatzeko aukera izatea. Eta, zentzu horretan, bultzatzaile ginelako botoa eman digutenei, EHAK-ko ordezkariei, eskertzen diegu gure alde egin izana.
Aralarren ekimena izan zen prozedura kriminaleko legea aldatzeko eskaria. Legebiltzarrak bere egin zuen aurreko osoko bilkura baten, prozedura luzen baten ondotik. Orain, gaur aukeratu dituzten hiru legebiltzarkideek lege kriminalak bere baitak dituen bi artikulu aldatzeko eskaria egingo dute Espainiako Gorteetan: 1) grabazio sistema ezartzea atxilotuak egoten diren eremu guztietan eta 2) inkomunikazioa ahalbidetzen duten 520 eta 527 artikuluak bertan behera uztea.


RSS Feed-a










