Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar / 2008-05-08 / 15:39
Aralarrek bat egiten du nekazaritza politika aldatzeko ekoizleek Europako Batasunari egindako eskaerarekin
Aralarrek bat egiten du Europako nekazaritza politika aldatzeko sektoreak egiten duen eskaerarekin. Gaur egun, sektoreko baldintzak hobetzetik urrun dago; are gehiago, ekoizleak krisi larri batean murgilduta daude, eta horren aurrean, banaketa kate handiak gero eta irabazi handiagoak lortzen ari dira.
Hori dela eta, Aralarrek deia egiten die bere militanteei EHNE sindikatuak deituta ostiralean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera. Mobilizazio horren bitartez, Europako Batasunari eskatuko zaio nekazaritza politika alda dezala; 2013. urtetik aurrera Europako Batasunak ezarriko duen nekazaritza politika eztabaidatzen ari dira egunotan, eta Bilbon egingo den mobilizazioa Europan barrena antolatu diren protesta ekimenekin lotu beharrekoa da.
Aralarren ustean, gaur egun bizi dugun egoera irauli beharra dago. Ekoizleei gero eta gutxiago ordaintzen zaie, eta hiritarrek gero eta gehiago ordaintzen du beharrezkoak diren produktuak erostearren; hori guztia gertatzen da banaketa kate handiaren onurarako —hau da, bitartekariak—, eta hori, jakina, euskal zein Espainiako erakundeen babesean gertatzen ari da. Sektoreari buruzko arauak desagertzearen eta merkatuaren liberalizazioaren ondorioz, nekazaritza sektorea deuseztatzen ari gara. Adibide bezala, datu bat emango dugu: urte gutxiren buruan, Euskal Herrian 12.000 ustiapen izatetik 900 izatera igaro gara.


RSS Feed-a










