Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar / 2008-05-08 / 15:22
Aralarrek ongi hartu du Europako Batasuneko Justizia Epaitegiko abokatu nagusi Juliane Kokotten irizpena
Juliane Kokott Europako Batasuneko Justizia Epaitegiko abokatu nagusiak kaleratutako irizpidearen arabera, EAEk (eta Nafarroa egoera berean dagoela interpreta daiteke) Espainiako Estatuak ezarritakoa baino zerga-sistema onuragarriagoa ezarri dezake, zerga arloko bere lege-eskumenak indarrean jartzerako orduan autonomia nahikoa daukalako. Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak esan duenez, “Azores auziko ebazpena bere egiten duen irizpenak bat egiten du EAEko hiru Diputazioek emandako argudioekin”.
Europako Batasuneko Justizia Epaitegiak abokatu nagusiak ezarritako irizpideekin bat egingo duenaren itxaropena azaldu du Aralarrek. Era horretara, azken urteetan zerga-sistemaren inguruan izan den ez-jakintasunarekin amaituko dela uste du alderdi abertzaleak. Gainera datorkigun ekonomia-krisi garaiokin Hego Euskal Herriko Diputazioek zerga-sistema ezartzeko autonomia erabili behar dute, era horretara, aberastasunaren banaketa hobeto egin dadin eta gizarte politikak sustatu daitezen.


RSS Feed-a











