Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Nafarroa / 2008-05-06 / 19:46
Aralarrek autokritika egiten du osteguneko osoko bilkuran legebiltzarkideak falta direlako
Aralarrek autokritika egiten du, beregain hartzen du eta akatsa dela aitortzen du bere legebiltzarkideak hurrengo osteguneko osoko bilkuran ezin egon izana, Euskararen Legearen 5-B artikuluaren eztabaida eta bozketa egiteko.
Era berean, barkamena eskatu nahi du horren ondorioz sortutako egoeraren aurrean Nafarroa Bairen boto-emaileei bai eta herritar guztiei orokorrean.
Hala ere, legebiltzarreko ohitura eta kortesiak agintzen duen moduan, gehiengoaren errepresentazioaren adierazpenari trabarik ez jartzekoa, inflexio puntua suposatzen du gertaera horrek Parlamentuaren barruko eta jokabide zibilizatuan.


RSS Feed-a








