Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Legebiltzarra / 2008-03-31 / 16:07
Aralarrek lur bankuak sortzea eskatu dio Jaurlaritzari aldatutako ustiategiak lur alternatiboetan jartzeko
Aralarrek ekimena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, egiten eta garatzeko dauden azpiegitura erraldoi linealek (A-8aren zabalkuntza, Abiadura Handiko Trena, hainbat korridore, e.a.) dakarten nekazaritzara bideratutako lurzoruaren desagertzearen aurrean soluzio bat bilatzeko asmoz.
Aralarren iritziz, beharrezkoa da alternatiba bat lehenengo sektorean ari diren lurjabeentzako, ikusita zenbat nekazal lur galtzen ari diren azpiegitura hoiek egitearen ondorioz.
Zentzu horretan, Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarrok gogoratu du jada 2005ean onartutako EAEko Nekazaritza eta Basoak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aurrerapenean, jasota zetorrela desplazatutako esplotazioen berrezarpena gauzatu behar zela, lurzoru alternatiboetan.
Aralarren Gipuzkoako BBNNetan antzeko ekimena aurkeztu zuen eta 2008ko aurrekontuetan diru-partida bideratu zitzaion. Orain, Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du Aralarrek ekimena, batetik Nekazaritza eta Basoak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana legebiltzarrera ekar dezaten eskatuz, eta, bestetik, lur bankuen programa sortzeko eskatuz Jaurlaritzari; hau da, LAP egiten den bitartean behinik behin, soluzio-bideren bat emateko azpiegituren ondorioz desjabetzen diren nekazal lurren alternatiba gisa.


RSS Feed-a










