Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira

Aralar / 2008-03-25 / 12:12

Aintzane Ezenarrok kontsultaren gainean zehaztasuna eskatu dio Ibarretxeri

Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarroreren iritziz, lehendakariak akordioaren prozesuari tiratu beharko lioke. “Pausu zehatzagoak emateko unea da, ze akordio motaz ari garen zehazteko unea”. Zentzu horretan Ezenarrok gogoratu dio EAJri ezin dela “kontsulta egiteko eguna zehaztu eta gero planteamendua bera birplateatzen hasi”.

Aintzane.gif

Legebiltzarreko Aralarren bozeramaileak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa baten, “Ibarretxe gobernu zentralarekin ze eratako akordioa lortu nahi duen zehazten” hasi beharko litzatekeela. Aitortu du “EAJren presidentearen azkeneko mezuek gobernu zentralarekin nahi ditugu akordioen gainean nahasmena sorrarazi dituela eta egin beharko genukeena litzatekeela zer nolako galdera egin nahi dugun akordiora iritsiko bagina, baina baita iritsiko ez bagina ere”. Ezenarrok berretsi du “gizarteari zer eta nola galdetu beharko diogun” zehaztu beharko litzateke. Aralarren bozeramaileak gogoratu du Aralarrek jada irailean egin zen politika orokorreko Legebiltzarreko eztabaidan horixe bera eskatu ziola Ibarretxeri “eta uste dut hautesle soberanistak, ez bakarrik abertzaleok, baizik eta kontsulta desblokeo politikoa eman dadin elementua dela sinesten duen orok, horixe eskatzen duela; jada martxan dagoen zerbait birplanteatzea ez da eskatzen ari direna, hala nola, ibilbide orria birplanteatzea, baizik eta zehaztapenak ematea eta horixe egin beharko luke lehendakariak”. Aralarreko legebiltzarkidearen ustez, nahasmen handia dago gizartean. “Gauzak zehaztea falta da, eta hautesleria abertzalea eskatzen ari da aldarrikapenen politika egiteari utz diezaiogula eta urrats zehatzak eman ditzagula. Denbora gehiegi daramagu bake prozesuaz eta normalizazioaz hizketan, baina ez da ezer egiten ari horren inguruan. Herritarrak alderdiengan sinesteari uzten ari dira, aurrerapauso praktikorik, begibistakorik, ez dagoelako. Herritarrak ez dira etxean geratu edo alderdi abertzaleei botoa emateri ez diote utzi, jada abertzale ez direlako edo beren burua abertzaletzat ez dutelako; hori egin dute beren botoak askotarako ez duela balio uste dutelako. Gizarteak ikusten du ez dugula esaten duguna betetzen”. Hari horretara, Ezenarrok mezu zehatza igorri dio EAJri: “Herri honen erabakitzeko eskubidearen inguruan urrats esanguratsu bat emateko data bat ezarri duenean, ezin duena egin da data horretara arte ez eutsi eta hasierako plangintza ezbaian jarri. Horrek nahasmena eta gogo falta eragiten du haustesleria abertzalearen artean”.

Legebiltzarrean atzerapena

Eusko Legebiltzarreko lanaz ere galdetu diote elkarrizketan. Ezenarrok adierazi duenez, "lege proiektu asko ari dira atzeratzen. Ez dira garatzen ari eta lurzoruaren legearen kasuan, esaterako, urjentziazko dekretua egiten ari dira. Hala ere, etxebizitza legea ere egiteko dago. Bertan etxebizitza eskubide subjektiboa izan dadila aurreikusten da, aldarrikatu daitekeen eskubidea izan dadin, baina bultzada politikoa ere beharrezkoa da alokairuzko etxeen parkea sortzeko. Dena dela, ez da bakarrik etxebizitzaren arloa garatzeko dagoena; zerbitzu sozialen legea edo eskubide sozialen gutuna ere egiteko daude". Aralarren bozeramaileak aitortu du ez dakiela atzerapena hirukoaren baitako akordio ezari leporatu behar zaion ala ez, baina arduratzekoa bada, kontuan izanik legegintzaldia moztu egingo dela".

Elkarrizketa entzun