Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira

Aralar / 2008-03-23 / 16:06

Aralarrek beharrezko jo du alderdi abertzaleen arteko elkarlana erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko

Jon Abrilek, Aralarren koordinatzaile ordeak, Aberri Eguna oraindik ere ospatu behar den eguna dela azpimarratu du Irundik Hednaiara Nazio Eztabaidaguneak deitutako ekitaldiaren hasieran. “Oraindik ere ospatu beharreko eguna da Euskal Herriak oraindik ere ez duelako bere etorkizuna libreki erabakitzerik. Era berean, herri honi, oraindik ere oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkiolako”.

Aberri-Eguna.gif

Abrilek Nazio Eztabaidagunaren deiari eratzunez Irundik Hendaiara gerturatu diren alderdien aniztasuna azpimarratu du. “Hala ere, ez dugu nahi gaurko elkarrekin jardutea argazki hutsean geratzerik. Behar-beharrezkoa da geure burua abertzale, independentista eta soberanistatzat jotzen dugun guztiok elkarlanean jardutea erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko eta Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa bideratu ahal izateko behar den akordio zabalaren oinarriak ezarri aha izateko”.

EITB24