Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar / 2008-03-21 / 17:07
Aralarrek gatazka politikoari irtenbidea emateko bide politiko hutsak baino ez direla onaragarri berretsi du
Aralar alderdi politikoak arbuiatu egin du ETAk Calahorran lehergailua eztandarazi izana eta elkartasuna adierazi nahi die eztandak kaltetu dituen pertsona guztiei. Aralarrek beste behin ere azpimarratu nahi du Calahorran egindako atentatuen modukoak erabat lekuz eta garaiz kanpo daudela eta ez dutela inolako ekarpenik egiten gatazkaren konponbideari. Horrez gain, kaltegarri baino ez dira bilakatzen Euskal Herriko gizarteak behin eta berriro eskatzen duen bakera bidean.
Aralarretik ETAri exijitzen diogu behingoagatik Euskal Herriko gizarteak eskatzen duenari ez diezaiola entzungor egin eta Euskal Herriko gatazka politikoari irtenbidea emateko bide politiko hutsak besterik ez direla onargarri barneratu dezala.


RSS Feed-a










