Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Nafarroa / 2008-03-21 / 09:39
NaBaik zuzenketa bat eskatu dio Batzarreri Txentxo Jimenezen kontra egindako adierazpenengatik
Nafarroa Bairen batzorde politikoak bilera egin du Batzarreren ordezkari eta NaBairen parlamentarioak Txentxo Jimenezen kontra egindako adierazpenengatik. NaBaik errektifikazioa eskatu dio Batzarreri.
NAFARROA BAIREN BATZORDE POLITIKOAREN PRENTSA OHARRA
Okelaren hiriaren kokapenaren inguruan sortutako arazoen ondorioz, bilera egin du NaBairen batzorde politikoak eta gehiengoz, Batzarreren kontrako botoarekin, hurrengo adierazpena egitea adostu du:
- Txentxo Jimenezek eta Jose Antonio Agirrebengoak joan zen martitzenean egindako prentsaurrekoa Nafarroa Bairen prentsaurreko ofiziala izan zen eta koalizioaren jarrera ofiziala adierazi zuten.
- NaBairen talde parlamentarioa martxoaren 3an aztertu zuen Okelaren hiria Venta de Judasen jartzeko proposamena.
- Erabaki horren berri eman aurretik, Nafarroako Ipar-ekialdeko hainbat militanterekin kontsultatu zen, bai eta Irunberriko NaBairen zinegotzi den Lareki jaunarekin. Zinegotzi horrek martxoaren 14an, idatziz, bere herriaren inguruko balorazioak egin zituen, baina ez zuen kokapenaren kontrako jarrerarik adierazi, ezta ere geroago publikoki egin zuen adierazpenik ere.
- Barruko eztabaidak edo ezberditasunak kaleratzeko hedabideetara jo izana gaitzesten dugu eta ezberdintasunak, orain aren, koalizioan bertan argitu behar direla diogu. Ildo horretatik, Joseba Ezeolaza parlamentarioak martxoaren 19an kaleratu zuen prentsa oharrean jasotako kalifikatzaile eta erreferentzia pertsonalak errefusatzen ditugu eta zuzenketa egin dezala eskatzen diogu.


RSS Feed-a










