Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar - Gipuzkoa / 2008-03-18 / 12:18
EA eta EAJ bultzatzen ari diren zerbitzu sozialen pribatizazioaren ondorioak salatu ditu Aralarrek
Aralarrek Batzar Nagusien aurrean Faustino Orbegozo Fundazioko langileen, Maite Etxanizek zuzentzen duen departamentuaren azken kaltetuen, agerraldia proposatuko du. Diputazioari bere ardura hartu eta kalitatezko zerbitzu sozial publikoen alde egin dezala eskatu dio Aralarrek.
Rebeka Uberaren agerraldi osoa
Faustino Orbegozo zaharren egoitzako langileak iragan urtarrileko 16an lan uzteak egiten hasi ziren eta otsailaren 9tik greba orokorra egiten ari dira. Egoitza udalarena da, baina menpekotasunen bat duten adindun pertsonak zaintzen ditu. Beraz, horiek guztiak, foru ardurapean daude eta Foru Aldundia da zentro hori ekonomikoki mantentzen duena plaza kontzertatuen bidez. Egoitza horrek, legez Gipuzkoako Foru Aldundiak zaindu behar dituen pertsonak hartzen ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumarragan egoitza berria eraikitzea bultzatu du bertako udalarekin. Udalak lurra utzi dio Diputazioari eta Diputazioak lehiaketa publiko bidez egoitza horren eraikitzea, mantenua eta kudeaketa pribatua Gerozerlanen esku utzi du datozen 40 urteetarako. Diputazioak obraren %25 finantzatuko dio Gerorzelani eta plazen %60 betetzea ziurtatuko dio plaza kontzertatuen bitartez. Negozioa, bistan da, bikaina da esleipena jaso duen enpresarentzat; ez, ordea, zerbitzua jasoko duten herritarrentzat eta egoitza horietako langileentzat.
Horrek guztiak ekarriko du Faustino Ornegozo egoitza ixtea. Han lanean diharduten 30 langile inguruk urte bi daramatzate borrokan orain dituzten lan baldintza berberetan lan postua gordetzeko eskubidea onartu dakien. Aurreko egoitza ordeztuko duen egoitza berrian lan egin nahi dute. Ez gehiago, ez gutxiago.
Diputazioak, bere aldetik, erabaki zuen zentro berriaren baldintza pleguetan itxiko duten zentroko langileen inguruko inolako aipanekik ez egitea; Diputazioak jarraitzen duelako esleitzen dituen lehiaketetan langileen subrogazioa sistematikoki ezartzeari uko egiten. EAJk eta EAk Diputazioko gobernutik administrazioan egiten den lana eta administrazioarentzat egiten den lana prekarizatzearen aldeko apustua egin dute.
Foru Aldundia da Faustino Orbegozo egoitza finantzatzen duena. Han bizi diren menpekotasuna duten adinduak Foru Aldundiaren menpekoak dira. Foru Aldundiak erabaki du egoitza hori ixtea beste bat irekitzea erabaki duen unetik bertatik. Eta Diputazioak erabaki du eraikitze, mantenu eta kudeaketa prozesuak pribatizatzea.
Udalaren langileak direla esaten du Diputazioak salaketa horien aurrean. Egia da. Baina, esan dugun bezala, han dauden adindun pertsonak Diputazioaren ardura dira eta Diputazioa da haien gastuak ordaintzen dituena plazak kontzertatuz.
Azkenean Diputazioak bere ardurak hartu eta horretarako egoitza bat sortzea erabaki duen unean, pribatizazioraa joz eta bertako langileen baldintzak bermatu gabe egin du. Zalantzarik gabe ez dago inongo alderik EAJk aurreko legealdian zerbitzu sozialekin bideratu zuen politika neoliberalaren eta EA oraingo legealdian bideratzen ari den politika neoliberalaren artean.
Egoitza berriak aurrekoak baino plaza gehiago izango ditu, hori berez positiboa izan beharko litzateke itxoite zerrendekin amaitzeko eta BBNNek 2010erako itxoite zerrendekin amaitzeko Aralarren ekimenez hartutako konpromisoa bete ahal izateko. Baina erreealitatea ondokoa da: Diputazioak egoitza berriko plazen %60 bakarrik finantzatuko ditu, gainontzeko %40 kontzertatu gabeko plaza pribatuak izango dira. Nondik atera behar dute adindun horiek plazetara iritsi ahal izateko dirua?
Lehen EAJk eta orain EAk herritarrentzat zerbitzu publikoa izan behar lukeena negozio bihurzteko joera horrekin jarraitzen dute.
Pribatizazio politika horrek dakar sektore horretan lan baldintzak txarrak izatea eta, ondorioz, gero eta jende gutxiagok bertan lan egin nahi izatea. Eta, noski, horrek eragin zuzena dauka eskaintzen den zerbitzuan.
Aralar Batzarkide Taldeak proposatu nahi du Faustino Orbegozo Fundazioko langileen ordezkaritza bat Batzar Nagusietara etor dadila Diputazioa bultzatzen ari den pribatizazioen politikak zein egoeratan utziko dituen azal dezaten.
Uste dugu, garaia dela Diputazioak bere ardurak bere gain hartzeko. Diputazioa da menpekotasuna duten nagusiei egoitza zerbitzua eskaini behar diena. Bere eskumena da. Aralarretik eskatzen dioguna da arduraz joka dezala eta egoitzen kudeaketan eragiten duten eragileen kate luzea sinplifikatu dezala, administrazio publikoaren erantzukizuna lausotu besterik ez duelako egiten.


RSS Feed-a










