Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Legebiltzarra / 2008-03-18 / 10:03
Aralarrek lurzoruaren legea garatzeko beharrezko diren araudiak egitea eskatu dio Jaurlaritzari
Aralarrek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio egin ditzala lehenbailehen lurzoruaren legea garatzeko beharrezkoak diren lau araudiak eta, ondoren, Legebiltzarrera ekar ditzala.
Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarrok gogorarazi du lurzoruaren legea onartu zenean “urtebeteko epea eman zela lege hori garatzeko eta bi urte pasata oraindik ez direla egin”.
Ezenarrok azpimarratu du “etxebizitzari lotutako legeria oraindik garatzeko dagoela, batetik, araudi hauek egin gabe daudelako eta, bestetik, etxebizitza legea oraindik parlamentura ekarri ez delako bere eztabaidarako”.
“Kontuan izanik etxebizitza dela daukagun arazo sozialik larrienetakoa eskatzen diogu Jaurlaritzari garatu dezala lehenbailehen alor horri dagokion araudi guztia eta, etxebizitza eskubidea eskubide subjektiboa izatea berma dezala”, gehitu du Aralarren legebiltzarkideak.
Legez besteko proposamenaren testua:
“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio onar ditzala, eta bilkura-aldi honetan aurkez ditzala, Lurzoruaren legea (2006/2) garatzeko beharrezkoak diren lau araudiak, zeinak beharrezkoak baitira gaur egun indarrean daudenak ordezkatzeko: (Planeamendu Araudia (1978-06-23), Hirigintza-kudeaketaren araudia (1978-08-28), Hirigintza-diziplinaren araudia (1978-06-23) eta Nahitaezko Desjabetzeen araudia (1964-03-05)”.


RSS Feed-a










