Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Bizkaia / 2008-03-17 / 18:02
Gueñesko Lazkao dorrea berritu eta erabilera sozio-kulturala ematea eskatu du Aralarrek
Aralarren Bizkaiko batzarkide Josu Murgiak Gueñesko Lazkao dorrea berritzeko proposamena aurkeztu du Bizkaiko BBNNetan, “izaera publikoa izan dezan eta kultura ekitaldiez gainera, gizarte mugimenduen erabilerarako izan darin”.
Murgiak proposamenean dioenez, Lazkao dorrea Berpizkundean eraikitako jauregia da eta Monumentu categoría du Euskal Ondarearen Inbentarioak dioenez, 2001eko maiatzaren 10an Kultura sailburuordeak horrela erabaki zuenetik.
Hala ere, Murgiak salatu egin du “dorrearen egoera tamalgarria”. Hori dela eta, Bizkaiko Diputazioari eskatu dio 2008ko urte honetan dorrea berreskuratzeko lanei ekin diezaiola. Era berean, eta behin berreskuratze lanak amaituta, “eraikinak izaera publikoa izan dezala” aldarrikatu du Aralarren ordezkariak, “Enkarterrietako, eta bereziki Gueñesko herritarrek erabili dezaten, ekitaldi kulturalak nahiz bestelako erabilera soziala eman ahal izateko; bizkaitarrek eraikina erabiltzeko aukera izan dezaten eta eurena izan dadin”.


RSS Feed-a











