Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Iratzarri / 2007-11-16 / 15:39
Iratzarrik biltzarra egingo du asteburuan Gasteizen, "ezkerreko aukera
"Gazteria, Euskal Herria, Ezkerra... ESNATZEN!" leloarekin, Aralarreko gazteak biltzen dituen Iratzarri erakundeak hamarnaka militante bilduko ditu asteburu honetan Gasteizen egingo dituen lehen jardunaldi nazionaletan, dinamika parte-hartzaileen bidez "debateetan ondorioetara iritsi, eta gazteria ezkertiar eta independentistarentzat proposamenak eta estrategiak lantzeko".
Gazteek zazpi ardatz landuko dituzte: Mugimendu feminista, sindikala, ekologista, genero eta sexu askapena, independentzia XXI. Mendean, politika publikoak eta gazteria, eta nazioarteko elkartasuna eta sozialismoa. Azken hau "La revolución no sera transmitida" Venezuelako prozesu bolibariarra lantzen duen dokumentalaren bitartez.
Tailer, eztabaida eta talde dinamiken bidez, Iratzarrik espero du "gazteriaren bitartez, transformatzeko helburua duen eta gehiengo sozial bat bilduko duen ezker abertzale politikoaren oinarri politikoak ezartzea". Iratzarrik uste du "sozialismoa dela hegoaldeko gazteriak bizi duen egoera larriari erantzuna emateko era, eta independentzia prozesu demokratiko eta parte-hartzaileen bitartez erabaki esparru bakoitzean, gure herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbidea".
Aralarren gazterien usteetan "garaia iritsi da gazteria objektuarekin amaitzeko eta subjektu bihurtzeko. Herri honetako gazteok iniziatiba politikoa hartuko dugu, asko baitugu esateko, eta batez ere, asko egiteko."
Jardunaldien ondorioak, erakundearen independentista eta sozialista ardatzak indartzera gidaturik daudenak, ekimen publiko eta prentsaurreko batean aurkeztuak izango dira azaroaren 18an, Gasteizko Carlos Abaitua gazte aterpetxean, jardunaldiak ospatuko diren lekuan. Agerrialdean Aralarreko hainbat zuzendaritzakidek parte hartuko dute.


RSS Feed-a











