Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Legebiltzarra / 2007-02-09 / 12:00
Aralarrek tamalgarritzat jo du Parlamentuak Iñaki de Juanaren berehalako askatasuna eskatu ez izana
Aralarrek bat egin du EHAKren proposamenarekin eta bere botoarekin babestu du Legebiltzarreko osoko bilkuran. “Demokrazian iritzi deliturik ez dago eta hori ere Legebiltzar honek esan egin beharko luke”, adierazi du Aintzane Ezenarrok Aralarren legebiltzarkideak.
Hori dela eta, gogora ekarri ditu Europako Abokatu Demokratikoen Taldeak De Juana bisitan egon ostean adierazitakoa: “Batetik, beste ezer ez bada ere, izugarrizko desproportzioa dagoela, desproportzio juridikoa alegia, ustez egindakoaren¬ ¬-2 iritzi artikulu- eta ezarritako zigorraren artean. Eta bigarrenik, etsaiaren zuzenbidea aplikatu dela De Juanaren auzian: ez da gertakizuna kontuan hartu, baizik eta egilea”.
“Horri pertsona horrek bizi duen egoera larria gehitzen badiogu, zentzuzkoena litzateke Iñakiren askatasuna eskatzea eta hori aho batez egin beharko genukeela uste dut” gehitu du Ezenarrok.
Aralarrek EHAKren proposamenaren alde bozkatzeaz gainera, hirukoak aurkeztutako osoko zuzenketa ere babestea erabaki du, hein baten, han esaten denak ere salatu egiten duelako De Juana bizitzen ari den egoera eta, beste hizkuntza batekin bada ere, bere egoeran egonda espetxetik kanpo egon beharko lukeelako jasotzen duelako proposamen horrek. Nahiz eta gutxieneko akordioa izan arren eta ez eskari ausart eta zuzena.


RSS Feed-a








