Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar - Gipuzkoa / 2006-06-15 / 14:40
Euskal Y-ak 223 baserri esplotazio kaltetuko ditu
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Aralarreko bozeramale Rebeka Uberak kritikatu egin du "Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak Euskal Y-arekin darabilten obskurantismoa eta informazio falta; ofizialki bai afektatuek zein udalek jarraitzeen dute ezer jakin gabe, nahiz eta azken hauek behin baino gehiagotan informazio hori eskatu duten".
Aralarrek bere kezka adierazten du Y delako trenbide berriaren eraikuntzaren inguruan ezagutu diren datuengatik; soilik Gipuzkoan 223 nekazal ustiapen kaltetuak izango dira. Halaber, gogoratu behar dugu Gipuzkoako nekazal sektorea dagoeneko oso zigortuta dagoela beste azpiegitura batzuen eraikuntza dela eta, esatebaterako autopisten sarea.
Aralarrek Foru Aldundiari eskatu dio AHTk Gipuzkoan izango duen ibilbide zehatza, baita eraikuntza horrek herriz herri kaltetuko dituen nekazal ustiapen guztien zerrenda nominala ere.
Halaber, datuak ezagutu ahala herritarren eskuetan jartzeko asmoa dugu.
“Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritza ez badira gauza beren eginbeharra betetzeko, Aralarrek egingo du” azpimarratu du alderdiko bozeramaleak.
Rebeka Uberarentzat “gai honekin horrenbeste urteetan bueltaka ibili eta gero, ez dago eskubiderik AHTren ibilbide zehatza edota zein izango den ibilbide horrek ekarriko digun kaltea, jakin gabe jarraitzeko”.


RSS Feed-a











