Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Araba / 2006-06-14 / 11:53
Gasteizko Udalak gose grebalarien kontra erakutsitako jarrera salatzen dugu
Arabako Aralarrek salatu egin du Gasteizko Ama Zuriaren plazan gose greban dauden bi lagunek jasan dute presioa, Gasteizko Udalaren aldetik.
Gose greban dauden bi lagunek bizitza duina izateko behar dituzten gizarte laguntzak jasotzeko duten eskubidea aldarrikatzen dute eta Aralarrek jakin ahal izan duenez, Gasteizko udaltzaingoa bost aldiz joan zaie grebalariei plazan duten kanpin denda kentzeko asmoz eta euren kontrako biraoak jaurti dituzte. Antza denez, “nahi baduzue bokadilloa erosiko dizuegu” ere esan zieten.
Arabako Aralarreik bere elkartasuna adierazten die era baketsuan eta euren eskubidea dena aldarrikatzeko, gose greban dauden bi lagunei eta polizia indarren aldetik jasaten ari diren presioa salatu nahi dugu, Gasteizko Udalean agintzen duen PPren aginduz betearazten duten presioa.


RSS Feed-a











