Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar Legebiltzarra / 2006-06-12 / 12:25
Uraren legea eskasa da eta ez dugu edozein lege proiektu onartuko
Aralarrek berretsi egiten du ez duela, uraren legeari dagokionez, edozein lege proiektu onartuko, Europako legeekiko atzerapena badakarte edo, legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren uraren legeak legez, ingurumen iraunkorraren aldeko konpromiso sendoa erakusten ez badute.
Aralarren ikuspegitik lau arlo nagusi zuzendu beharko lirateke lege horretan: ur-guneen babesa, herritarren parte hartzea, planifikazio hidrologikoa eta uraren erabileraren araudia.
Ur-guneen babeserako neurri ekologiko gehiago behar direla uste dugu, kutsadura ekiditeko, hondakinak gutxitzeko eta ur arriskutsuen isuriak saihesteko. Ur emari ekologikoen arautzea eta erreken ekosistemen egitura zaintzea eta ingurumenaren kontrako erasoen aurrean babes neurriak lehentasunezkoak dira.
Herritarren parte hartzearen alde egiten dugu urari lotutako erakundeek bultzatutako ekimenak babestuz eta haien parte hartzea baimenduz Uraren Euskal Agentzian.
Planifikazio hidrologikoa ezinbesteko jotzen dugu eta zentzu horretan ere, uraren erabileraren araudia beharrezkoa dela diogu.
Aralarrek arlo horietan egindako zuzenketa bat bera ere ez da aintzat hartu tramitazioan. Gure ustez, legea atzerapausua izaten jarraitzen du egungo legediari erreparatzen badiogu eta Europa mailako araudietatik dezente urruti geratzen da, beraz, ez du gure ustez ingurumen iraunkorra bermatzen.


RSS Feed-a











