Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira

Aralar / 2006-06-02 / 12:20

"Grande Marlaskaren erabakia normalizazio politikoarentzat berri ona da"

Aralarrek Grande Marlaskak Batasuneko arduradunak aske uztea berri ona dela adierazi du. Patxi Zabaleta koordinatzaileak eta Mikel Basabe koordinatzaile ordeak egindako adierazpenetan "normalizazio politikoarentzat berri ona" dela eta "epaileek politika egiteari uzteko" urratsa dela jakinarazi dute.

Mikel Basabek El Punto pogramari eskainitako elkarrizketan Grande Marlaskaren erabakia baloratzean adierazi duenez, "Auzitegi Nazionala ere ez da errealitate sozialaren aurrean iragazkaitz".

Patxi Zabaletak, bestalde, demokrazia garatu batean iritzia ematea ez daitekeela delitu bilaka azpimarratu du eta harreman politikoen normalizazioak gainontzeko ekimenetan ere normalizazioa ekartzea espero duela gaineratu du.