Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Bizkaia / 2006-05-26 / 11:42
Aralarrek Bilboko alkatearen erabakia kritikatu nahi du, Bilboko Gaztetxea ixteagatik
Unamuno plazako Bilboko Gaztetxea desalojatzeko agindua gauzatu izana kritikatu nahi dugu Iratzarri ARALARren Gazte Erakundetik. Gazteen ekintzaile kulturari eta autogestioari oztopoak jartzeko baino ez dute balio Bilboko alkateak hartu duen erabakiak. Iratzarri Aralarren Gazte Erakundetik autogestioaren aldeko deialdia egiten dugu, Bilboko gaztetxeak, Euskal Herriko gaztetxe guztietan legez, garatu nahi zuen proiektuen bidea horixe baita.
Azkuna jaunaren jarrera erabat deitoragarria da, hasteko errepresioaren bidetik ezin delako emaitza positiboetara iritsi eta bestetik, bakearen garai honetan kritikatzeko moduko erabakia delako desalojoa bide horretatik egin izana.
Beste behin ere erakutsi du Bilboko alkateak, ekimen pribatuak bultzatutako proiektuak lehenesten dituela, gazteen ekimenez sorturikoen aurrean.


RSS Feed-a











