Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar / 2006-05-17 / 16:47
Aralarrek irudi berria estreinatuko du
Aralarrek irudi berria estreinatuko du larunbatean egingo duen Hegoaldeko Batzarrarekin batera. Alderdi ezkertiarra dela agerian uzten du Aralarren marka berriak. Horixe izan dute hizpide Arteman diseinu enpresakoek eta asmo horri eutsiz, gorria du kolore nagusi Aralarrek aurrerantzean erabiliko duen markak.
Indar guztia ‘a’ hizkian jarri dute diseinatzaileek hizki horrekin jokatuz, berau indartuz, kolorez jantziz eta aralar berba azpikoaldean gehituz. Hala ere, “etorkizunean izen barik ere marka legez erabiltzeko ikurra sor-tzea izan da asmoa; hau da, orain ateratzen den irudi korporatiboa ezagun egiten denean, ‘a’ hizkia bera bakarrik erabilita ere ezaguna izango da Aralarri dagokiola”. Hizki hori bandera gorri baten baitan kokatzen du marka berriak, mugimendua adieraziz, ezkerraren mugimendua, gorriaren mugimendua.
Nafarroako kateak
Aralarren marka berria orokorra bada ere, Nafarroan badu berezitasunik. Nafarroako armarriaren kateak gehitu zaizkio Aralarren irudi berriari Nafarroan eta kateak izango dira lurralde horretan marka berriari gehitutako ezaugarria. Alderdiaren antolaketa kontuan izanik hartutako erabakia izan da eta zentzu horretan, Nafarroan egingo diren ekitaldiak iragartzeko erabiliko diren euskarrietan erabiliko dira armarriaren kateak.


RSS Feed-a








