Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar / 2004-11-10 / 15:44
Gaixotasun sendaezinak dituzten presoak askatzeko Aralarren proposamena onartu da Batzar Nagusietan
Espainiako estatuari gaixotasun sendaezinak dituzten presoak aske utz ditzan eskatzea onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Aralarren ekimenez aurkeztutako ez arauzko proposamen batetik abiaatu da erabakia eta Aralarren, EAren, EAJren eta PSEren bozekin egin du aurrera proposamenak. Aintzane Ezenarro batzarkideak adierazi duenez, "su-etena hautsi zenetik kartzela politikaren gainean hartu den erabaki zabalena da".
Hartutako erabakiak hiru puntu ditu. Lehenengoan Batzar Nagusiek Rodriguez Galindo aske utzi izanak sortu duen egonezina nabarmentzen da. Bigarren puntuan Rodriguez Galindo aske uzteko izan diren arrazoiak azaltzeko eskatzen zaie kartzela erakundeetako arduradunari eta Espainiako gobernuari, beste kasu larriago batzuetan, Bautista Barandallarenean kasu, legea ez denean betetzen.
Hirugarren puntuan, aldiz, indarrean dagoen legearen arabera gaixotasun sendaezinak dituzten presoak aske utz ditzaten eskatzen die Batzar Nagusiek Espainiako gobernuari eta espetxe erakundeei.


RSS Feed-a








