Albisteak

Aralar / 2008-05-11 / 10:06

Ezenarro: "Konponbidearen lekukoa gizarteari eman behar zaio"

Deiak, Noticias de Gipuzkoak eta Noticias de Alavak Aintzane Ezenarroren elkarrizketa eman dute argitara. Elkarrizketa horretan Aralarren legebiltzarkideak dionez, "konponbidea bilatzeko orduan lekukoa gizarteari eman behar zaio, alderdiok ez baikara gauza izan".

Noticias de Gipuzkoa

Datorren igandean Jaurlaritzak egingo duen biktimen bigarren omenaldiaz ere galdetu diote Aralarren legebiltzarkideari. Irakurri

Aralar / 2008-05-09 / 17:32

Aralarrek exijitu dio ETAri borroka armatuaren garapena eteteko, horrela Euskal Herriaren alde egingo duelako

Aralarrek ETAren agiri berria txarretsi egiten du, eta honako hauek eskatzen dizkio:

Aralar - Gipuzkoa / 2008-05-09 / 15:48

Aralarrek Gipuzkoako autopisten bidesari sistemaren erabateko aldaketa planteatu du Foru Arau baten bitartez

Aralarrek Gipuzkoako autopisten bidesari sistemaren erabateko aldaketa planteatu du. Poposamenak aurrera egingo balu, egungo bidesarien sistema irauliko lukeen eredua jarriko litzateke abian. Eredu hori Suitza edo Austria bezalako herrialdeetan indarrean dago jadanik eta bide horien erabiltzaileek tarifa lau bati egin beharko liokete aurre. Adibide bat jartzearren, duela urte bi Austrian urteko kuota 72,6 euroan zegoen eta bi hilabetekoa 21,8an. Suitzan, aldiz, gaur egun 25 euroan dago urteko tarifa. Aldaketa horrek prezioen beherakada aipagarriaz gain, kudeaketa sinplifikatzea ekarriko luke.

Aralar / 2008-05-09 / 14:29

Aralarrek EAJko Arrasateko zinegotziaren aurkako erasoa txarretsi du

Aralar alderdi politikoak arbuiatu egin du gaur goizaldean Arrasateko EAJko zinegotzi Jose Luis Apraizen aurka egindako erasoa, haren autoa erretzen ahalegindu baitira.

Aralar-Legebiltzarra / 2008-05-09 / 13:49

Aralarren ekimenez lur bankuak sortuko ditu Jaurlaritzak

Aralarrek egindako eskariari jarraituz, Eusko Legebiltzarrak onartu egin du lur bankuak sortzea desplazatutako esplotazioak hartzeko. Era horretan, azpiegitura handien ondorioz lehen sektorean ari diren lurjabeak desjabetzen dituztenetan ere, ustiaketa horrekin jarraitzeko aukera izango dute baserritarrek, Jaurlaritzak sortuko dituen lur bankuei esker.

Aralar-Legebiltzarra / 2008-05-09 / 12:50

Aralarrek berri ontzat jo du Legebiltzarrak prozedura kriminaleko legea aldatzeko ordezkaritza aukeratu izana

Inkomunikazioarekin amaitzeko prozedura kriminaleko legea aldatzeko eskaria Espainiako kongresuan nork aurkeztuko duen erabaki du gaur Legebiltzarrak. Zentzu horretan, Aralarrek “notizia ona” dela adierazi du “behingoz hirukotea aukeratu duelako Legebiltzarrak”. Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarro, EAJren legebiltzarkide Elixabete Piñol eta Eusko Alkartasunatik Rafa Larreina izango dira Espainiako Gorteetara joango den hirukotea.

Aralar / 2008-05-09 / 12:10

Ainhoa Beolak Oporrak Bakean programa aurkeztu du

Beste urte batez, Donostiak ongietorria emango die Oporrak Bakean pasatzeko aukera izango duten haur sahararrei. Haur hauek, honela, Aljeriako desertuan kokaturiko Tinduf-eko errefuxiatu-eremuetatik urrun egongo dira oporraldian.

Aralar / 2008-05-08 / 17:46

Saharako ordezkariekin bildu da Ainhoa Beola

Ainhoa Beola Donostiako Berdintasun, Hizkuntz Normalkuntza eta Lankidetza zinegotzia Mendebaldeko Saharako ordezkariekin bildu zen atzo.

Aralar-Legebiltzarra / 2008-05-08 / 16:30

Industria hizkuntza sustatzeko ikerketa zentroa sortzea eskatu du Aralarrek

Aralarrek hala eskatuta, Jaurlaritzak aintzat hartuko du euskal gizartearen eleaniztasuna eta aukera hori baliatuko du hizkuntzaren industria sendo bat izateko eta industria hori mundu-mailako erreferente bihurtzeko.

Horretarako, eta Kanadan jada badagoen esperientziari jarraituz, industria hizkuntza aztertzeko eta sustatzeko ikerketa zentroa sortuko du.

Aralar / 2008-05-08 / 15:39

Aralarrek bat egiten du nekazaritza politika aldatzeko ekoizleek Europako Batasunari egindako eskaerarekin

Aralarrek bat egiten du Europako nekazaritza politika aldatzeko sektoreak egiten duen eskaerarekin. Gaur egun, sektoreko baldintzak hobetzetik urrun dago; are gehiago, ekoizleak krisi larri batean murgilduta daude, eta horren aurrean, banaketa kate handiak gero eta irabazi handiagoak lortzen ari dira.

OlderOnes »»